Egitasmoa
Euskara hutsean emititzen duten irratiak sakelakoan gozatzea izan da gure apustua. Lehen urrats honetan 10 irrati entzun ahal izatea ez da edonolako erronka, eta horrexegatik pozak txoratzen gaude egitasmo honetako parte-hartzaileak. Izan ere, mugikortasunaren aro honetan, teknologia euskararen zerbitzura jarri eta beste hizkuntza askok jada baduten bozgorailua ezarri nahi diogu euskarari. Ez ditugu gainerako hizkuntzak baztertu nahi, gurea entzun eta erabili nahi dugu. Eta horixe da, hain zuzen, garatu dugun aplikazioaren muina.
Horregatik, euskarazko irratiak edonork, nonahi eta noiznahi entzuteko aukera izatea gure lehen erronka izan den arren, ez da azkena. Aurrera begira hobekuntza eta zerbitzu gehiago eskaintzea baita gure asmoa..
Fitbak enpresak eta Antxeta Irratiak elkarlanean loraturiko proiektua, Berria Fundazioa, Gipuzkoako Diputazioa eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.
Irailaren 23ko aurkezpena
BERRIA fundazioan
uhinbak aurkezpena odp eta ppt formatua
Azken eguneratzea hemen: Ira292011






